PARTE IZAN!

Ecofriendly nola bizi

1. pausoa: Etxeko gailuak itzali

Energiaren kontserbazioa da sustatu dezakezun gauzarik garrantzitsuenetako bat karbono aztarna murrizteko. Normalean, etxeko gailuak alferrik uzten ditugu pizturik energia kontsumitzen. Etxetik ateratzean gailuak itzaliaz edo oporretara joatean gailuak guztiz desentsufatuz hobekuntza handiak ikus ditzakezu, batez ere hilabeteroko energiaren fakturan!

2. urratsa: «Eco-friendly» gailuetan inbertitu

Ziurtatu dauzkazun teknologia gailuak ahalik eta efizienteenak direla . Horrela, nahiz eta gailua erostean diru gehiago gastatu (garestiagoak direlako) hilabeteroko fakturan aldaketa handiak eragingo dizkizu, hasierako prezioaren desberdintasuna bi hilabeteetan irabaziz.

3. urratsa: Ez alferrik galdu janaria.

Ez alferrik galdu janaria, aprobetsatu ezazu ahalik eta gehien. Badakizu 7,3 milioi tona janari alferrik galtzen direla urtero Erresuma Batuan adibidez? Hau ez da janari eta diru galera handi bat bakarrik, lursailetan sortzen den CO2 kopurua ere handitu egiten da

4. urratsa: birziklatu ahalik eta gehien:

Erabilitako produktuei bigarren bizitza bat bilatzen saiatu. Edozer gauza birziklatu daiteke gaur egun, paper orrietatik kotxeetara. Hori dela eta, zerbait baino lehen gelditu zaitez momentu bat eta pentsatu ea bigarren erabilera bat eman diezaiokezun.

5. urratsa: Plastikoaren erabilpena sahiesten saiatu

Plastika gure bizitzako arlo guztietan sartu da. Hala ere, plastikoari uko egitea ez da pentsatzen dugu bezain zaila. Ekarri oihalezko poltsa bat erosketak egitera zoazenean, erosi fruta eta utzi botilatutako ura erosteari.

6.Hamabigarren urratsa: Konpondu, ez berria erosi.

Gailu bat puskatzean, Internetek ematen dizu ia ezer konpontzeko behar duzun informazioa, eta oraindik ezin baduzu konpondu, zergatik ez zara saiatu beste zerbait bihurtzen?

7. urratsa: Ez erabili kotxea, bizikletaz, oinez edo garraio publikoan ibili.

Kotxea erabili beharrean, saiatu beste alternatiba batzuk erabiltzen. Hala ere, nahitaez kotxea hartu behar baduzu, ziurtatu zaitez gurpilak behar bezala puztuta daudela eta motorra ondo dabilela. Honela, karbono aztarna asko gutxitu ahal izango duzu.

ITURRIA: ECO-FRIENDLY LIVING