PARTE IZAN!

Klima aldaketa

Klima aldaketa

Ingurumen-erronka premiazkoena

Klima-aldaketa planetako nazio guztiek aurrez aurre dituzten ingurumen-erronka premiazkoenetako bat da. NBEren Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) adierazi duenez, XX. mendearen erdiaz geroztik atmosferan gertatutako berokuntza globala gizakion jardunak eragindakoa da.

Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8 ºC inguru igo da, eta aurreikusita dago igotzen jarraituko duela. Klimaren aldaketa horiek zuzeneko ondorioak izaten ari dira sektore batzuetan, hala nola nekazaritzan, basogintzan, energiaren ekoizpenean, turismoan eta –oro har- azpiegituretan.

Gaur egun, Europako Hegoaldea da klima-aldaketaren zuzeneko ondorioak gehien pairatzen dituzten eskualdeetako bat. Ondorio horien artean, besteak beste, tenperaturaren igoerak, uholdeak eta lehorteak daude.

Euskal Autonomia Erkidegoan, berotegi-efektuko gasen emisioak (BEG emisioak, klima-aldaketaren eragileak) % 1 igo ziren 2015ean, aurreko urtekoekin alderatuta. 2005 urtekoekin alderatuta, berriz, emisioak % 24 jaitsi dira, eta, hortaz, 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren helburuak lortzeko ezarritako bidearen mailaren azpitik daude apur bat, bertan ezarritako helburua 2030 urtean % 40ko murrizketa lortzea baita.

Iturria: Ihobe