PARTE IZAN!

Kontsumismoa

Gizakion Kontsumoa

Gure gizartea, kontsumoan baino, “kontsumismoan” edo gainkontsumitzean nahastuta dago eta honek geroz eta gauza gehiago erostera bultzatzen gaitu. Gaurko sistema ekonomikoa hein handi batean esku dagoen joera honek, ondorio larriak ditu planetaren eta gure osasunerako.

Klima-aldaketak sortutako inpaktuak gero eta nabariagoak dira eta biodibertsitate-galera eta kontsumoa gaurko krisiaren elementu errepikaria bezala agertzen dira. Kontsumitzen dugun modua aldatzea premiazkoa da.

Batzutan kontsumismoak eragindako arazoen parte gara, beharrezko informazioa falta dugulako gure kontsumoak ingurumenean dituen inpaktuak haztatzeko gai izateko. Plastikoak, elikagaien kontsumoa, janzten dugun arropa, teknologiaren erabilera edo mugitzen garen era natura-ingurunea degradatzen ari den kontsumismoari gehitzen diren piezak dira.

Emaitza begibistan dago. EBean eta Espainian produzitzen diren plastikoen ia % 40a erabilera bakarreko ontziak dira gehienbat: poltsak, botilak, bilgarriak, basoak…, eta hauetatik % 30a, soilik birziklatzen da, baina zifra honen barne, ingurumenean zuzenean bertan behera uzten direnak ez daudela kontuan hartu behar da ere. Mundu mailan, emaitza, 12 milioi plastiko-tona ozeanoetara iristen direla da, eta jada 1.300 itsas espezie baino gehiagori erasaten diela ikusi da.

Nekazaritzako eta abeltzaintza industrialeko jatorridun elikagaien kontsumoak inplikazio larriak ditu ere. Abeltzaintza Berotegi-Efektuko Gasen % 14aren igorrien arduraduna da. Gainera, abeltzaintza industrialaren eredua etekin azkarren lorpena du helburu, eta honek abereak bizkor loditzeko pentsuak produzitzeko basoak eta bazkak mozteak ere esan nahi du. 2050erako munduko haragi-kontsumoa % 75a baino gehiago handitzea aurrikusten da, planetarako zifra eutsezinak. Aldi berean, arrain-kontsumoa, munduko populazioko tasa baino handiago hazten ari da. Ozeanoak era neurrigabean ustiatzen jarraitzen dira eta arrantza-stockak presio itzel azpian aurkitzen dira. Krisi honen aurrean, gero eta pertsona gehiago dira, erosten duten arraina iraunkorra izan dadila eta jarduera ilegaletan nahasita egon ez dadila eskatzen interesa dutenak.

Industria teknologikoak burututako praktikek planetaren gaineko efektu larriak dituzte ere. Programatutako bere zaharkitzapenarekin, konponketaren kontrako ordezpena bultzatzen du, baliabide naturalen agortzea eta hondakin arriskutsu-tonak sorraraziz.

Egunero janzten dugun arroparen inpaktua gero eta handiagoa da planetaren osasunean. Urtero 100 mila milioi jantzi egiten dira. Pertsona bakoitzak, batezbesteko, duela 15 urte baino % 60 janzteko artikulu gehiago erosten ditu eta denbora -erdia mantentzen ditu. Moda azkarrak edo “fast fashion-ak” arropa, erabiltzeko eta botatzeko objetuan bihurtu du, lehengaien erabilera eta hondar-sorkuntza bezalako arazo larriak sortuz.

Kontsumismoaren atzaparrak ingurune eta sektore guztiei erasotzen diete, paperetik kosmetikoetara elikagaien industriatik pasatuz. Honek ondorio larriak ditu, adibidez, planetako “birikentzat”: soja, papera, palma-olioa, mukizapiak edo komuneko paperaren ekoizpenerako suntsitzen ari diren Indonesiako euri-oihan tropikalak, Amazonia edo baso borealak; hori dela eta, erabakigarria da suntsiketa honi aurre egitea, pentsamolde iraunkorrarekin eta munduko, eskualdeko eta ondare natural lokalarekin bukatzen duten industrien produktuen kontsumorik gabe.

ITURRIA:https://es.greenpeace.org/eu/trabajamos-en/consumismo/