PARTE IZAN!

Nortzuk gara?

Nazioarteko erakunde ekologista eta bakezalea gara, ekonomiko eta politikoki independentea, gobernuen, alderdi politikoen edo enpresen dohaintzarik ezta presiorik ere onartzen ez dituena

Ekologismo sozialaren parte gara. Gure ustez, ingurumen-arazoak gero eta globalizatuagoa den ekoizpen- eta kontsumo-eredu batean dute jatorria, eta eredu horretatik beste arazo sozial batzuk ere eratortzen dira. Gainera, krisi ekologikoa saihestu nahi bada, aldaketak egin behar dira. Erakunde osoan egiten den lana bazkideen, aktibisten, laguntzaileen, jarraitzaileen eta, batzuetan, kontratatutako langileen talde-lanean eta borondatezko lanean oinarritzen da. Lan egiteko modu hori mundua ulertzeko dugun moduaren isla baino ez da, eta bertan gauzak egiteko eta antolatzeko modu ugari daude, aniztasunetik, errespetutik, eta koherentziatik abiatuta.