PARTE IZAN!

Ondorioak

Gure ozeanoak kutsatzen dituzten plastikozko hondakinek kalte handiak sorrarazten ditu itsasoko ekosisteman, eta ondorioz, neurriak hartu beharrean gaude plastikoaren erabilera murrizteko.
Gai hau abiapuntu hartuta, ariketa hauek egingo dituzu, plastikoak dakarzkien ondorioak modu erakargarri batean barneratzeko.
– Erreportajea entzun ondoren, galderen erantzun zuzenakaukeratu.
– Talde-eztabaida: Gaiaren inguruko ondorioez eta irtenbideez ausnarketa bat egin. Beste pertsona batekin eztabaidatzeko aukera badago hobe.

Plastikoa gure itsasoetan

QR hau edo azpiko URL hau entzun ezazu galderei erantzun ahal izateko: (Erantzunak azpikaldean daude, ariketa bukatzean kontsulta itzazu)

https://labur.eus/ztlTO

Erreportaje honetan plastikoak gure ingurumenean sortzen dituen arazoez arituko dira. Entzun ondoren, galderen erantzun zuzena aukeratu.
1. Gaiari buruzko hainbat txostenek zer aurreikuspen egin dute?
□ 2050. urtean arrainak baino plastiko gehiago egongo dela itsasoan.
□ Hemendik urte batzuetara itsasoan 800.000 tona plastiko-hondakin baino gehiago egongo dela.
□ 2050. urterako itsasoan arraina adina plastiko egongo dela.
2. Itsasoan pilatzen diren plastikoek zer ondorio sortzen ditu? Zein aipatzen ditu Arantxak?
□ Arrain-espezie batzuk desagertu egiten dira.
□ Arrainen elikadura-katean desorekak sortzen dituzte.
□ Askatzen dituzten osagai toxikoak arrainek jaten dituztenez gure elikadura-katean amaitzen dute.
3. Plastikoaren kontsumoa handitzen ari da etengabe. Gehiegizko kontsumo hori zerekin dago erlazionatuta?
□ Itsasoan gero eta plastiko-kopuru handiagoa egotearekin.
□ Behin erabili eta botatzen diren produktuekin.
□ Plastikoa nola eta noiz erabili ez jakitearekin.
4. Zer ondorio sortzen ditu plastikoa itsasora iritsi eta degradatzeak?
□ Itsasoko animalien janaria gutxitzen du.
□ Plastikoa mikroplastiko bilakatu eta kate trofikoan barneratzen da.
□ Itsasoko fauna desagerrarazten du.

Zuzenketa-orria

ITURRIA: Ikasbil